Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Halaxe azaldu zuten atzo prentsaurrekoan Sakanako Bildu, NaBai, I-E eta hautagaitza independenteetako ordezkariek. Haien izenean hitza hartu zuten Aitor Karasatorre Muguruzak, Sakanako Mankomunitateko buruak, eta Garazi Urrestarazu Zubizarretak, Altsasuko alkateak. Guztien izenean, biek ere salatu zuten Sakanan Nafarroako Gobernuaren inongo babesik gabe sentitzen direla. Nafarroako Gobernuari eskaera bakarra egin zioten ibarreko alderdiek: "Sakanan adostutako garapen ekonomiko eta sozialerako ekinbideak martxan jartzeko behar ditugun laguntzak ematea". Karasatorrek eta Urrestarazuk gogora ekarri zuten hainbat eragileren artean ibarrari buruzko diagnosi bateratua egina dutela. "Gure garapen ekonomikoa dinamizatuko duen tresna propio bat behar dugula, parte hartzean oinarritutako Plan Estrategiko bat behar dugula, gizartearen dinamizazioa eta inplikazioa bilatu behar dugula garapen sozio-ekonomikoa garatzeko, Nafarroako Gobernuak bertako instituzio eta garapenerako tresnarekin kolaborazio iraunkorra finkatu beharko lukeela eta 2012ko aurrekontuetan Sakanako beharrei erantzunen dien diru partida bat onartzea...". Horiek diagnosian jasotako ideietako batzuk. Dagoeneko batzuk sortu direnak, esaterako, Garapen Agentzia edo empresa ekimenak iniciativa dinamizatzeko sarea (Sakansare) antolatzea. Sakanako garapen planek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik ez dutela jaso salatu zuten atzoko agerraldiak ibarreko alderdiek.Karasatorre eta Zubizarretaren ahotsetik ziurtatu zutenez, "etorkizuna bermatuko duten tresnen garapenean lan egitenjarraituko dugu, Nafarroako Gobernuarendako bigarren mailako herritarrak bagara ere". EgoerazKrisiagatik Sakanan "hamaika enpresa itxi eta ehundaka lagun kalean gelditu dira, azkena Inasa. Beste enpresa askotan, ERE-ak, kaleratzeak eta lan kondizio duhinak desagertze bidean jarri dira, Sunsundegi kasu". Krisiaren ondorio latzenak herritar langileak jasaten ari direla nabarmendu zuten. "20.000 lagun bizi eta 2.000 langabetu dituen bailara batetaz ari gara". Agerraldian izan ziren alderdiek berretsi zuten Sakanan bizi eta lan egin nahi dutela.