Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gerra Zibila hasi zela 76 urte bete dira aurten. Urtero moduan Gerra Zibilean hildakoak eta errepresaliatuak izanen dituzte gogoan iraileko lehen igandean Otsoportillon egiten den ekitaldian. Etxarri Aranazko Udalak antolatzen du ekitaldia, Urbasako leizean hildakoen senideekin batera. Beste behin, faxismoaren biktimendako egiaren aitortza, justizia eta erreparazioa eskatuko dituzte eta antolatutako omenaldi xumean parte hartzera animatu dituzte sakandarrak."Faxismoaren aurka. Oroimenaren alde" lelopean abiatuko da ekitaldia, 12:30ean. Aurretik meza elizkizuna izanen da.