Domeka arratsaldean, 18:50 aldera, sute txiki bat piztu zen Olatzagutian. Herriaren hegoaldean dagoen Iparberoki dermioko larre bat eta aldameneko sasiak izan ziren su hartu zutenak. Altsasuko suhiltzaileen parkeko bi kamioi eta foruzaingoko patruila bat joan ziren sutea itzaltzera. Agorrilaren 17an, 12:50ak aldera, sute txiki bat piztu zen Irurtzunen, Biaizpen. Etxeberri aldean piztutako sua itzaltzeko Nafarroako Larrialdi Agentziak bi helikoptero bidali zituen, tokia iristeko zaila baitzen. Bestalde, agorrilaren 27 eta 28ko gaueko ekaitzagatik Irurtzunen, A-15 autobian, lehenik ur baltsa bat kendu behar izan zuten 23:37ean. Ondoren, 5:54an, luizi bat izan zen eta autobia garbitu behar izan zen.