1.496 langabetu agorrila akaberan

Guaixe 2012ko irailaren 5a

Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda dauden pertsonen kopurua 13 pertsonetan igo zen aurreko hilabetean, %0,88. Langabe gehienak emakumezkoak dira, 782. Gainontzeko 714ak gizonezkoak dira. Adinari dagokienez, izena emanda dauden 168 sakandarrak 25 urte baino gutxiago dituzte. Hortik gora beste 782ak. Agorrilean Altsasuko enplegu bulegoan 386 kontratu sinatu ziren, haietatik soilik 17 izan ziren mugagabeak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan erregistratutako langabeen kopurua 48.352 pertsonatakoa zen agorrila despeditzean, hau da, % 0,89 jaitsi da (435 pertsona) aurreko hilabetearekin alderatuz. Sexuen arabera, 24.762 emakumezko nafar zeuden lanik gabe agorrila akaberan, % 0,03 gutxiago (7 emakumezko) eta 23.590 gizonezko, % 1,78 gutxiago (428 gizonezko).Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zuzendari-gerente Mª Isabel García Malo-k abuztuko langabezia-datuen jaitsierako joeraren balorazio ona egin du, "jaitsieraren bidetik jarraitzen baitugu seigarren hilabetez jarraian". Nolanahi ere, gaineratu du "enpleguaren sorreran lan egiten jarraitu behar da, langabe-kopuruak oso handia izaten segitzen baitu Nafarroarentzat".