Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako ordezkariak protagonista izan dira Espainiako Itzulian. Tourreko erorikotik errekuperatua, Gorka Verdugo etxarriarra lider nagusiekin batera ikusi dugu mendiko etapa gogorrenetan. Gainera, asteazkenean, Fuente Deko etapan, Euskaltel taldeak helburu duen garaipenaren bila abiatu zen. Baina Contadorrek itzulia hankaz gora jarri zuen eta oilarren arteko lehiak aukerarik gabe utzi zuen etxarriarra. Hala ere, lortutako laugarren postuari esker, txirrindulari asko aurreratu zituen sailkapen orokorrean. Atzoko etaparen bukatu aurretik, 11. postuan zegoen, inoiz itzuli handi batean izan duen posturik onena. Bestalde, Sakanako Rural Kutxa taldeak erakutsi du Espainiako Itzulian egotea merezi zuela. Nafarroako lehen etapatik hasita, lasterketako protagonista izan da. Inork gutxik espero zuenean, saria Covadonga gogorrean etorri zen, Antonio Piedraren garaipenarekin. Sailkapena gori-goriLider nagusiak lehen astetik hasi ziren elkarri mokoa. Mendiko etapa gogorrenak gaindituta, Joaquim Rodriguez gailenduko zela zirudien, baina Contadorrek sailkapena irauli zuen asteazkenean. Itzulia igandean bukatuko da Madrilen. Aurretik Munduko Bola gogorra dute bihar.