Etxeko musikariak Intxostiako festetan

Guaixe 2012ko irailaren 7a

Ez omen da erraza etxean profeta izatea. Intxostiako festetan ordea gogoan izaten dituzte etxeko musikariak. Bihar gaueko kontzertuan Altsasuko taldeak izanen dira protagonista. Los del Rayo taldeak emanen dio hasiera emanaldiari. 80 hamarkadan ezagun egin zen taldeak abeslari gazteen laguntza izanen du: Aitana eta Aintzane eta Jaionerena. Haien atzetik, Dentera talde igoko da oholtza gainera. Altsasuko taldeak ibilbide luzea du. Urtearen hasieran Los enigmas del tiempo diskoa argitaratu zuen. Lana ezagutarazteko aukera polita dute bihar. Musika gaua Our fiht taldeak itxiko du.