Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Agorrilaren 3ko ONCEko zozketak ekarri zuen zori ona ibarrera. Altsasuko Zumalakarregi plazan zenbaki sarituko 12 txartel saldu ziren. Haietako 4 Paqui Marcosek eta Antonio Verak erosi zituzten, sari nagusia zuena eta 30.000 euroko sari bana zuten beste 3. Senar-emazteek guztira 9.090.000 euro eskuratu zituzten. JJ tabernan saldutako beste txartelek ere saria izan zuten. Baina serieko 5 txartel saritu ibarreko beste herri batzuetan (Uharte Arakil, Lakuntza edo Etxarri Aranatz) saldu zituen Jesus Mari Muniain, ONCEko saltzaileak. Zortearen bisitak1963an gabonetako loteriako sari nagusia banatu zuen Altsasuko 1. saltokiak, 37,5 milioi pezeta. 1987an ONCEko Altsasuko San Juan kaleko saltokiak 2 milioi pezetako saria banatu zuen. 1996ko ilbeltzaren 27an, Altsasuko 2. loteria saltokiak 820 milioi pezeta banatu zituen. 2006ko otsailaren 2an, Altsasuko 1. saltokiak 180.000 euroko saria partitu zuen. 2006ko lastailaren 6an Altsasuko 1. saltokiak, sari nagusiarekin, 10,6 milioi euro banatu zituen. 2007ko apirilaren 21ean 1,2 milioi euro banatu zituen eta beste horrenbeste 2010eko martxoaren 13an Altsasuko 2. saltokiak.2008ko otsailaren 12an, 14ko kiniela bat zigilatu zuen pertsona batek 51.638 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian.2009ko apirilaren 20an bonolotoaren zozketan 5 zenbaki eta osagarria asmatu zituen bezero batek 64.143,08 euro eskuratu zituen Altsasuko 2. saltokian. 2011ko otsailaren 6ko ONCEren zozketak 3.025.000 euro utzi zituen Uharte Arakilen, Lakuntzan, Etxarri Aranatzen eta, batez ere, Bakaikun.