Errepide mantenua 3 urterako emana

Guaixe 2012ko irailaren 5a

Nafarroako Gobernuak Irurtzungo Kontserbazio Zentroko errepideen eta autobideen kontserbazio integrala bi enpresari eman die. 2012ko lastailaren 1etik 2015eko irailaren 30era eskualdeko errepideen mantenuaz arduratuko da Azysa Obras y Proyectos SL enpresa. Horren truke, gehienez, 5.950.000 euro jasoko ditu. A-15, A-10 eta A-1 autobideetako mantenuaz Arian Construcion y Gestion de Infraestructuras SA ariko da, 7.050.000 euroren truke. Lanak hartu dituzten enpresen egitekoa izanen da errepideetako bidezaintza eta gertaerei arreta jartzea. Horrekin batera, zorua, ezponda eta abarrak garbitu beharko dituzte, baina beharreko konponketak egin. Seinaleztapena mantendu eta neguan bidezaintza mantendu beharko dute.