Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken urteetako ohiturarekin hautsiz, Beleixe Irratia (FM 107,3) oporretan egon da abuztuan. Iraila iritsi da eta lanurte berria programazio propiorik gabe hasi du, oraingoz. Bierrik Fundazioa hausnarketa prozesu batean dago, berrantolaketa batean pentsatzen. Sakanako euskarazko komunikabideek finantziazio arazo larriak dituzte eta bizirauteko 2000 esker kanpaina martxan dago. Hala ere, fundazioaren diru sarrerek behera egin dute eta ez du nahikoa baliabide Beleixe Irratian (FM 107,3) zuzeneko emisioa eskaintzeko. Beraz, oraingoz, musika eskainiko du irratiak eta on-line entzun gai jarraituko du www.guaixe.net-en, publizitateari ateak itxi gabe.