Resano finalean izanen da

Guaixe 2012ko irailaren 7a

Agorrilaren 26an, Lakuntzan, txapelketako 3. kanporaketa jokatu zuten 9 aizkolarik. Finalerako txartela aurreneko bi sailkatuek eskuratu zuten, Asier Pellejero aresoarra (9:53) eta Iban Resano dorrobarra (11:01), hain zuzen ere. Iñaki Vazquez altsasuarra 3. sailkatu zen (11:31) eta Aritz Goñi etxarriarra, berriz, 6. (13:13). Hiru sakandarrak elkarren kontra aritu ziren lehian Lakuntzan. Juanjo Erdoziak, gerriko minez, ezin izan zuen parte hartu. Resano izanen da azaroaren 11n Aldatzen jokatuko den finalean ariko den 6 aizkolarietako bat. Sakanako Aizkora Eskolan trebatu den Arkaitz Jauregi ere finalean izanen da. Bestalde, dorrobarrak Nafarroako II. mailako txapelketako finalerako sailkatzea ere lortu du.