Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren barruan herri-lasterketa antolatuko du Sakanan (Etxarrin) irailaren 22an, 16:30ean hasita. Egun horretan, Sakanan bezala, beste 60 herritan eginen da lasterketa. Beraz, egun berean Euskal Herrian milaka herritarrek adieraziko dute euskaraz bizitzeko nahia. Haur, gazte eta helduendako pentsatutako ibilbideak izanen dira, herrian eta familia giroan zein lagunartean, elkarrekin, lehiarik gabeko lasterketak egiteko.BoluntarioakProba iragartzeko kartelak herrietan jartzeko boluntarioak eskatu dituzte. Lasterketaren egunean ere guztia behar bezala aurrera ateratzeko 20-25 boluntario beharrezkoak direla azaldu du Kontseiluak. Sakanako Euskara Zerbitzura hots egin (948 46 48 40, Eneko) edo mezua bidali behar dute euskara2@sakana-mank.com helbidera. Boluntarioek irailaren 22an, 15:00etan, Etxarri Aranazko udaletxeko atarian egon beharko dute. Izen emateaEtxarriko proban izena eman nahi duenak www.euskarazbizinahidut.org web gunearen bidez edo egunean behartan egin dezake. Haurrek 2 euro ordaindu beharko dute, helduek, berriz, 5. Izen ematearekin batera, Euskaraz bizi nahi dut kamiseta eskuratu nahi duenak 5 euro gehiago ordaindu beharko ditu.