Mank-en txapelketan izena eman daiteke

Guaixe 2012ko irailaren 6a

Denboraldi berrian futbol 7 lehiaketan jokatu nahi duten taldeek hilaren  21era arte dute izena emateko epea. Lehiaketa horretan 10 eta 11 urte dituzten neska-mutikoek jokatu dezakete. Aurreneko partida lastailaren 21ean jokatuko dute, igande goizez, denboraldi guztian bezala. Neurketak Altsasuko Dantzaleku futbol zelaian jokatuko dira. Haurren artean kirola egiteko ohitura sustatu nahi denez, ez da sailkapenik eginen. Gainera, jokalari guztiek, gutxienez 20 minutu jokatu beharko dute, jokalari guztiek jolasten dutela bermatzeko. Denboraldia hasi aurretik, izena emandako talde guztiak bildu eginen dira, irailaren 26an, 20:00etan, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.