Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako ordezkariak protagonista izan dira Espainiako Itzulian. Tourreko erorikotik errekuperatua, Gorka Verdugo etxarriarra lider nagusiekin batera ikusi dugu mendiko etapa gogorrenetan. Gainera, asteazkenean, Fuente Deko etapan, Euskaltel taldeak oraindik lortu ez duen garaipenaren bila abiatu zen. Baina Contadorrek itzulia hankaz gora jarri zuen eta oilarren arteko lehiak aukerarik gabe utzi zuen etxarriarra. Hala ere, lortutako laugarren postuari esker, txirrindulari asko aurreratu zituen sailkapen orokorrean. Itzulia bukatzeko hiru etapen faltan, 11. postuan dago, Contador liderrarengandik 15:54ra, inoiz itzuli handi batean izan duen posturik onena. Bestalde, Rural Kutxa taldeak erakutsi du Espainiako Itzulian egotea merezi zuela. Nafarroako lehen etapatik hasita, lasterketako protagonista izan da. Inork gutxik espero zuenean, saria non eta Covadongako igoera gogorrean etorri zen, Antonio Piedraren garaipenarekin. Sakanan sortutako taldea 22tik 10. da. Aurrekontu xumearekin lan txalogarria egin du.Azkenik, Imanol Erbiti Hiriberriko semeak gogotik lan egin du taldeko indartsuenen alde. Lehen asteko erorketa gainditu, eta gogotik jarraitu du lanean. 146.a da, liderrarengandik 2 ordu 51 minutu eta 44 segundura.Sailkapena gori-goriLider nagusiak lehen astetik hasi ziren elkarri mokoa. Mendiko etapa gogorrenak gaindituta, Joaquim Rodriguez gailenduko zela zirudien, baina Contadorrek sailkapena irauli zuen asteazkenean. Itzulia igandean bukatuko da Madrilen. Aurretik, gaur Peñafiel eta La Lastrilla arteko 169 kilometroko etapa dute, ia laua. Biharko etapa, berriz, Munduko Bolan bukatuko da etapa. Mendiko igoerak gogoko dituztenendako azken aukera izan daiteke. Ohi bezala, Vuelta Madrilen bukatuko da esprinterako egokia den etaparekin.