Cederna-Garalur, Sakanako garapena laguntzeko tresna

Guaixe 2012ko irailaren 10a

Ana Elizalde ArretxeaCederna-Garalurreko zuzendari-gerenteaAsteartean Cederna-Garalur eta Bierrik Fundazioaren arteko hitzarmena sinatu zen. Zein helbururekin?Sakandarrei Cederna-Garalurrek eskaintzen dituen zerbitzuak zein diren hurbiltzeko. Gu Sakanan bertan lanean ari garela ezagutaraztea. Mendialdeko lurralde garapena sustatu nahi du Cederna-Garalurrek. Horretarako, udalekin eta eskualdeko beste agenteekin elkarlanean ari gara. Gainera, eskualdeko hedabideak lagundu eta haiekin bat egin nahi dugu. Azken finean, batzuk eta besteak lurralde garapena lantzen ari gara. Gure nahia da denon baliabideak hori lortzeko bat egitea da. Halako hitzarmenek bi norabidekoak dira. Nafarroako Mendialdeko garapenean nola eta zertan lagundu dezake Cederna-Garalurrek?Guk hainbat zerbitzu ditugu: landa berrikuntza, enpresa eta sustatzaileak, teknologia berriak, giza baliabidea, turismoa eta informazioa eta komunikazioa. Nafarroako Mendialdeko gizartearendako eta ekonomia ehunarendako soluzioak bilatu, ekimenak sustatu eta aukera berriak sortzeko lan egiten dugu, besteak beste. Gainera, Europako Leader programa kudeatzen dugu. Laguntza deialdi berri bat udazkenean eginen dugu. Horretaz gain, beste proiektu eta diru-laguntza batzuk ere kudeatzen ditu Cederna-Garalurrek. Sakandarrek zuen zerbitzua jaso nahi badute, nora jo beharko dute?Sakanako Zerbitzu Zentroa Arbizuko industrialdean dago (948 567 010 edo sakana.admon@cederna.es). Lan talde tekniko bat dago lanean hantxe. Susana Mendinueta, udalekin lanean aritzen da. Oskia Lazkoz eta Myriam Imaz, berriz, enpresa eta ekintzaileekin. Enpresa sortu, autonomo gisa jarri, ikastaroak, enpresa-mintegia... han dago. Bestalde, Sakanatik Sakanarako egitasmoak izan daitezke. Baina beste batzuk Mendialdeko ikuspegiarekin landu daitezke, ikuspegi zabalago batekin, esaterako basogintza.