Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, AFINA (Nafarroako fibromialgia elkartea) elkartearen laguntzarekin, ikastaroa antolatu du minusbaliotasun fisikoa eta organikoa duten sakandarrendako, bereziki fibromialgia, neke kronikoa eta sentiberatasun kimiko anizkoitzaren sindromea dutenendako. Haren helburua ekintza fisiko espezifikoen bidez pertsona horien osasuna hobetzea da. Ariketak norberaren gaixotasunei egokituta egonen dira. Bi talde sortuko dira: bat Altsasuko Labaderoan, astearte eta ostegunetan 16:00etatik 17:30era, eta bestea Irurtzungo kultur etxean, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:30era. AFINAko bazkideek 31 euro ordaindu behar dituzte hiru hilabetero eta bazkide ez direnek 42 euro. Izen-emateaIrailaren 30erako Sakanako Mankomunitatean (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.com).