Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako XIX Txirrindula Eguna irailaren 30ean izanen da, 9:00etan hasita. Sakana bizikletaz ezagutzeko aukera ezin hobea da, bailara alde batetik bestera zeharkatzen baita, Ziorditik Irurtzunera. Denera, 41,3 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Erdibidean, Lakuntzan, atseden hartuko dute. 10 urtetik gorako sakandarrak martxa herrikoian parte hartzera animatu dituzte. Izena ematea derrigorrezkoa da. Epea irailaren 24an bukatzen da.Izen-ematea eta informazioaSakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 eta kirolak@sakana-mank.com).