Vendetta Madrilera

Guaixe 2012ko irailaren 11

Luisillo Kalandraka eta Pello Reparaz sakandarren taldea A muerte biran murgildu zen otsailean, Puro infierno diskoa aurkeztu eta berehala. Sakandarrek kontzertu andana eman dute Euskal Herrian barna, Galizian, Katalunian, Andaluzian, Suitzan... Aipagarria da udaberrian sahararren Tinduffeko kanpamendura egindako bisita. Taldekideak markatuta itzuli ziren. Biraren azken txanpan, ostegunean Madrileko Gruta 77 aretoan joko dute. Urriaren 11ra arte beste lau kontzertu dituzte aurreikusita, Gipuzkoan, Bizkaian eta Lapurdin. Ondoren, 3. diskoa prestatzeko atsedena hartuko dute. Ez galdu azken kontzertuak!   Madrilgo sarrerak salgai hemen.