Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Trebakuntzak inoiz baino garrantzi gehiago hartu duenean Mank-ek euskaltegietan matrikulatzera animatu duIkerketa, garapena eta berrikuntzan (i+g+b) baita prestakuntzan inbertitzea ere une zailetatik atera eta egoerari buelta emateko giltzatzat jotzen da gaur egun. Ezagutzak handitu , aurreratu eta bizi-kalitatea hobetzearen sinonimo bihurtu dira hitz horiek. Gizartearen aurrerabidea bilatuz erakundeek norabide horretan hartzen dituzte neurriak. Herritarrek, bestalde, zeinek bere bidea egiteko, ezagutzak handitu, gaitasunak hobetu eta egoera hobetzeko trebakuntza eta i+g+b ezinbesteko oinarriak dira; jende askok erabiltzen dituena. Hala uste dute Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (gainontzeko Nafarroakoetan bezala) eta, helburu horiek lortzeko euskara ikastea proposatze dute; "gizarte- eta lan-esparruetan ematen dituen onura eta abantailetan sinetsita". Mank-etik azpimarratu dutenez, "euskarara hurbildu eta ikasten hasi edo jarraitzea, nork bere burua formateatu, trebatu eta arlo pertsonalean i+g+b sustatzea da, hau da, norberaren gaitasunak, trebetasunak eta ezagutza garatzea". Horregatik, euskara ikasteko edo hobetzeko euskaltegietan izena ematea gonbidatu du. Super eSuper heroi horrek, umorez, e ereduaren berri eman zuen asteartean. "Irakaskuntzako ereduak hizki bidez izendatzeko era baliatuz eta horrekin jolastuz, aukeratutako izena da, Euskara Zerbitzuek Nafarroan helduen euskalduntzea bultzatzeko sortutako marka da e eredua". Nabarmendu zuenez, "bizitzan bezala, ereduen artean alde handiak daudela eta ezin garrantzitsuagoa dela eredu on bat aukeratzea eta asmatzea. Zentzu horretan, euskaltegiak ikaskuntza eta trebakuntza eredu gisa aurkeztu ditu, helduek euskara ikasteko duten eredurik onena". Euskaltegietan izena emateko gonbitea egin zuen Super-ek. 2 webwww.modelo-e.com eta www.e-eredua.com.Nafarroako euskaltegien datuak, loturak eta kanpainaren hainbat xehetasun aurki daitezke haietan.