Kalean dago Gartxot filmaren DVDa. Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendutako filma joan zen urteko azaroan mustu zen. Filma osorik Euskal Herrian ekoiztu zen. Lan talde teknikoan zegoen Jose Mari Morcillo altsasuarra. Filmaren atzetik Gartxot, Konkista aitzineko konkista liburua etorri zen. Orain, berriz, Itzaltzuko bardoaren eta haren seme Mikeloten istorioa zabaltzen jarraituko dute DVDarekin. Euskarazko filma 18 hizkuntzetara itzuli dute azpitituluetan. Euskal Herritik nazioarteraArturo Campionen kondairan oinarritutako filmak harrera bikaina izan du Euskal Herriko zinematan. 80 herritan baino gehiagotatik pasa da. Orain, animazio filmak nazioarterako saltoa egin du. Zenbait zinemalditako sekzio ofizialetan aukeratu dute: Animamundi (Brasil), Auburn International Festival (Australia), Varna WFAFilm (Bulgaria), Golden Kuker (Bulgaria), Kimera International Film Festival (Italia), Cinanima (Portugal), Cinenfance (Frantzia), Les Nuits Magiques (Frantzia). Euskal diasporara zabaltzekotan dira.