5 zauritu furgoneta iraultzean

Guaixe 2012ko irailaren 17a

Istripua Sakanako Autobian (A-10) gertatu zen 21. km-an, Burundako norabidean, Etxarri Aranazko dermioan. 17:40an furgoneta irauli eta familia bateko 5 kide zauritu ziren, tartean 3 adin txikiko. Kolpe ugari jaso zituzten, baina bat bera ere ez zen larria izan. Altsasuko osasun etxeko zaintzako mediku taldea eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak eta bi anbulantzia joan ziren ezbeharraren tokira. Haiek lanean zeuden bitartean eta errepidea garbitu bitartean, autobiako karril bat itxita egon zen. Foruzaingoa ari da ezbeharra ikertzen.Bestalde, ostiral goizean, Altsasuko lotura gunean, Sakanako Autobian (A-10) beste istripu bat izan zen. DYAk zauritu bat Iruñera eraman zuen eta garabiak autoa bidetik kendu zuen.