Lagun Artearen lehen garaipena

Guaixe 2012ko irailaren 17a

Lakuntzako futbol taldea hasi da bidea zuzentzen. Pasa den asteburuan lehen gola sartu bazuen, asteburu honetan, lehenengo garaipena lortu du. Larunbatean, sailkapeneko azken aurreko postuan dagoen Valtierranoren zelaia bisitatu zuen eta, bi gol sartuta, hiru puntuak etxera ekarri ditu. Lider berria Cirbonero da, 12 punturekin. Lakuntzarrak garaipenari esker, sailkapeneko 12. postura igo da, 5 punturekin. Larunbatean puntu bat gehiagorekin 11. postuan dagoen Oberena taldearekin neurtuko ditu indarrak, Iruñean.