Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Imanol Arregiren mutilek partidu bikaina egin zuten Bartzelonan, baina ez ziren egungo txapelduna irabazteko gai izan. Partiduaren hasieran Trimanek behar baino leku gehiago utzi zion Barçari, eta ondorioz, 11. minutuan 1-0ekoa sartu zuen Saadek. Baina Eseverrik gidatuta, Trimanek berehala irauli zuen markagailua, lehendabizi Ximbinharen golarekin eta jarraian Rafa Usinenarekin. Lehenengo zatiaren bukaerara arte, Trimanek agindu zuen, baina atzelarien akats baten ondorioz Barçak berdindu egin zuen. Bigarren zatian Irurtzungo taldeak tinko jarraitu zuen eta aurre hartzeko aukerak izan zituen. Baina azkeneko 5 minututan Barçak estutu egin zuen, eta 37. minutuan Torrasek behin-betiko 3-2koa sartu zuen. Pabilioi berriaTrimanek pabilioi berria mustuko du asteburuan. Denboraldi honetan unibertsitateko pabilioia utzi eta Anaitasunan jokatuko du. Asteburuan Zaragozako Umacon taldearen aurka lehiatuko da bertan.