Hastapen ikastaroa antolatu du Mank-ek

Guaixe 2012ko irailaren 18a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eskaladako oinarrizko ezagupenak eta teknikak ezagutzeko ikastaroa antolatu du. Jon Gurutz Lazkoz irakaslearekin Lirrazaldeako San Fauston izanen da ikastaroa lastailaren 12an, 13an eta 14an. Bi talde osatuko dira 8 eta 12 urte artekoa lehena eta 13 urtetik gorakoa bestea. Aurreneko egunean ibarreko erakundearen egoitzan 2 orduko saioa izanen da (18:00etatik 20:00etara) eta hurrengo bi egunak praktikatzeari eskainiak izanen dira. Hitzordua Mank-en egoitzan jarriko da eta handik autotan Lizarralderantz joko da (10:00etatik 17:00etara). Lastailaren 5era arteIzena emateko erabili 948 464 866, kirolak@sakana-mank.com eta www.sakana-mank.com. 40 euro ordaindu behar dira kontu korronte honetan: 30350116931160003328-Euskadiko kutxa.