Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak 7. aldiz emakumezkoen pala txapelketa antolatu du. Lehiaketa 4 mailatan jokatuko da: gaztetxoak, gazteak, helduen 1. maila eta helduen elite maila. Partidak Ergoienako eta Etxarri Aranazko frontoietan jokatuko dira, ostiraletan 19:00etatik aurrera, larunbatetan 15:30etik aurrera eta igandeetan 10:30etik aurrera. Lastailaren 11 baino lehen eman beharko dute izena interesatuek. Horretarako: 948 464 866, kirolak@sakana-mank.com eta www.sakana-mank.com. 1. mailan eta elite mailan lehiatu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzeko mailetan aritzea doakoa da. Sari ederrak izanen direla jakinarazi du antolakuntzak. Mank-ek antolakuntzan Etxarriko pilota eskolaren eta Etxarri Aranazko eta Ergoienako udalen laguntza izan du.