Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Soziolinguistika Klusterrak egin zuen pasa den urtean neurketa Euskal Herri osoan. Erabileraren datuak, ezagutzarekin eta herritarrek hizkuntzekiko duten jarrerarekin batera, oinarrizko elementuak dira hizkuntza politika egokia egiteko. 3 arlo horietan jasotako datuetan oinarritzen dira hizkuntza normalizatzeko planteamenduak. Beraz, euskararen normalizaziorako datu garrantzitsuak jakinaraziko dituzte gaurkoan. Are gehiago, neurketa 5 urtean behin egiten denean. Sakandarrak biharko aurkezpenera gonbidatuak daude.