Guardia Civilak LABen grebarako kartelak kendu ditu

Guaixe 2012ko irailaren 19a

Irurtzungo kuarteleko guardia zibilak azken egunetan 26ko grebara dei eginez LABek ibarreko herri eta zubietan jarritako kartel eta pankartak kendu egin ditu. Hala salatu du sindikatu abertzaleak. "Probokazio bat izateaz gain argi uzten du Nafarroako sektore oldarkorrena  gero eta zabalagoa den aldaketa nahiari dion beldurra". LABeko kideek sakandarrei dei egin diete irailaren 26an "masiboki grebara ateratzeko. UPNren gobernua botatzera eta Nafarroan murrizketak aplika ez daitezen exijitzera. Burujabetzaren bidean greba da lehenengo pausua".