Bertso eskolak ateak zabalik

Guaixe 2012ko irailaren 20a

Nafarroako Bertsozale Elkarteak aurki emanen dio hasiera ikasturte berriari. Gero eta osasuntsuago dagoen Sakanako bertsozaletasunari beste bultzada bat eman nahian, Bertso Eskolen eskaintza Sakana osora zabaltzea erabaki du. Nahiko izanen da 6 pertsonak izena ematea edozein herritan taldea sortzeko: helduena, gazteena, bat-batean aritzeko edo trebatzen hasteko, kantatzeko edo entzuteko. Matrikula ikasleko 60 eurokoa da, baina langabetuendako doan. Ekimenak Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren babesa du.Uzta oparoaAzken urteetan bertsozale elkarteak egindako lanaren uzta jasotzen ari gara. Horren adierazle da bertso saioen ugaltze itzela: 1990ean Sakanan 7 bertso saio egin baziren, 2011n 45 zenbatu zituzten. Elkarteak lan horrekin jarraitu nahi du, eta horregatik zabaldu du eskaintza.Izen-emateanafarroa@bertsozale.com-en edo 948 14 37 47an.