Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Auzolan ekimenak deituta herri jarduera horren inguruko topaketa izanen da Altsasun. Krisi egoeran sortu den "ezinegonari norabide bat eta ibilbide bat emateko aukera" izanen delakoan dira antolatzaileak. Auzolan Ekimena lantzen ari den ildoa "mendekotasun egoeratik burujabetzarantz bide egitea da. Burujabetza herritar eta herri gisa. Dagozkigunen ardurak gure esku hartuz gure beharrak asetzeko herritarrok antolatu eta ekinez. Inork ez baitu hori guregatik eginen. Ahalmena eta gaitasuna izan baditugulako". Topaketak 3 atal izanen ditu. Irailaren 28an, ostegunean, Euskal Herrian abian diren hainbat esperientzien aukera, zailtasun eta erronken berri emanen da. Gainera, elikadura, hezkuntza, energia eta herritik herrira arlokako gaien inguruan ere ariko dira lantaldeetan. Larunbatean hausnarketari eskainiko zaio topaketa. Arloka ariko dira topaketan bildutakoak, "sakondu, gogoetatu eta ideia berriak sortzeko". II. Auzolan Topaketa despeditzeko, igandean, sortzeari eskainiko zaio. "Ekintza proposamenak eginen lirateke egun horretan". www.auzolan.info Topaketen egitaraua eta antolakuntzari buruzko argibideak eta izen emateko bidea da.