Agorrilean 1.678 langabe zeuden

Guaixe 2012ko irailaren 20a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez, agorrila akaberan 1.678 sakandar zeuden lan bila, duela urte bat baino 134 gehiago. Haietatik 888 emakumezkoak ziren (%52,92) eta 790 gizonezkoak (%790). Adinari dagokionez, langabe gehienak, 840 (%50,06) 25 eta 55 urte artean dituzte. 45 urte edo gehiago dituzten eta lan bila dabiltzan sakandarrak 651 dira (%38,8). Azkenik, 25 urte baino gutxiago duten 187 gazte lan bila dabiltza Sakanan (%11,14). Sektoreka, lan eskaeren erdia pasa, %51,13 (858) zerbitzuen sektorean lan egiteko da. Industria arloan lan eskatzaileen %34,27k lan egin nahi luke (575). %7,21 dira eraikuntzan lan egin nahi luketenak (121). Abeltzaintzan aritzeko lan eskaerak, aldiz, %2,21 (37) dira. Azkenik, aurretik lan egin ez dutenek eta lan bila izena eman dutenak %5,18 dira (87). Enplegu bulegoaren aldaketaIruñeko bigarren zabalguneko enplegu bulegoa tokiz aldatu da. Agoitz kalean egotetik Paulino Caballero kaleko 50. zenbakira pasa da. Telefonoa ere berritu du: 848 425 272. Irurtzundarrak, urritzolarrak, errozdarrak eta izurdiagarrak dira bulego hori erabiltzen dutenak, gertutasunagatik Iruñeko horretan edo Altsasukoan izena eman dezaketelako.