Hiru komiki-liburu

Guaixe 2012ko irailaren 21a

Inguratzen gaituen errealitatea ezagutzeko bide direlako, hiru komiki-libururen inguruan hitz egingo dugu hemen. Duela urte batzuk argitaratu ziren, hortaz ez dira nobedadeak. Hala ere, komiki dendetan erraz topatuko dituzu, edizioak bukatu ahala argitaraldi berriak baitatoz segituan.Persepolis-en Marjane Satrapik bere ume begietatik herrialde oso baten historia kontatzen digu, Iraneko historia alegia. Ilustrazioak sinpleak izan arren, espresibitate handikoak dira, erraz eta azkar irakurtzea laguntzen dutelarik.Palestina (Palestine originalean), lurralde okupatuen erretratu gordina da, Estatu Batuetako gazte baten begiek gatazkaren erdigunera - lehendabiziko Intifada indarra galtzen ari zen unean - egindako bidaian ikusitakoaren testigantza grafikoa, periodistikoa eta subjektiboa. Palestinarren eguneroko bizitza kontatzen digu Saccok, protagonistekin izandako elkarrizketen bidez, lekuak eta jendeak bisitatuz, bertatik bertara, tea hartzen duen bitartean. Joe Sacco ez da inpartziala, eta herri baten itotzea (morala, ekonomikoa, soziala...) kontatzen digu. Joe Saccok komiki-liburu formula erabiliz oso ondo islatzen du palestinarren egoera tamalgarria, eguneroko bizitza, kontradikzioak, bizirautea, borroka...Aurrekoa baina hunkigarriagoa da Gorazde. Gizakiak gizakien kontra. Gure espeziearen historia, bai, baina Joe Saccok jasotako testigantzek eta bertan ikusitakoek oilo-ipurdia jarriko dizute. Krudelkeria, inpotentzia, ziurgabetasuna, isolamendua, beldurra, defendatzeko ezintasuna... Bosniako gerran, musulmanen esku segitzen zuten hiri batzuk "eremu babestuak" izendatu zituzten Nazio Batuek. Serbo-bosniarrak inguratuta eta jazartuta zituzten eta Nazioarteko komunitateak beste leku batera begiratu edo, zuzenean, bizkarra eman zien. Zonalde babestu hauek Bosniako lekurik arriskutsuenak bihurtu ziren. Joe Sacco lau aldiz egon zen Gorazden 1995eko akaberan eta 1996ko hasieran. Gorazde komiki-liburuan islatu zuen berak bertan ikusi zuena.Ana Lasa Senar