Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako martxa txikia antolatu du gaurko LABek. Altsasuko kultur guneko plazatik abiatuta, herrian barnako ibilaldi bat eginen dute langabezia, bankuen erreskatea eta azpiegitura handien egitasmoen salaketa eginen dute 11:00etatik aurrera. Gaurkoa LABek berak antolatuta Altsasutik Irurtzunera joanen den Sakanako martxa gorriaren atarikoa da, bihar eta etzi eginen da martxa. Mobilizazio horiekin sindikatu abertzaleak Hego Euskal Herrian hilaren 26rako deitu den greba orokorrerako deia zabaldu nahi du. Sakandarrak martxan parte hartzera deitu ditu LABek. Aldi berean, "Foru Hobekuntzaren iruzurra agerian geratu dela" azaldu nahi du LABek. "Nafarroaren ustezko autogobernua ezerezean geratu da. Nafar langileok eskubideak galtzen ari gara astez aste. Bankaren zorrak ordaintzeko, herritarrei murrizketakinposatzen ari zaizkigu PP-k Madrilen eta UPN-k Iruñean". Hori guztiagatik, 3 aldarrikapen ditu LABek. Aurrena, "murrizketa politika bukatu, AHT eta beste proiektu txikitzaileak gelditu. Txanpon beraren bi aurpegi dira hauek". Bestetik, UPNren gobernuaren dimisioa eskatu du LABek, baita hauteskundeak aurreratzea ere. Azkenik, "Nafarroaren etorkizunaren inguruko eztabaida soziala ireki eta herriak erabaki dezala" eskatu du sindikatuak.