Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte berriarekin batera, Sakanako ikastoletako mendi taldeak hasiera emanen dio denboraldiari. Igandean izanen dute lehen irteera, Etxarri Aranazko Auntzetxera. Hitzordua Etxarriko ikastolan jarri dute, 9:30ean. Ikastolako mendi taldea guraso eta haurrek mendira txangoak egiteko helburuarekin sortu zen. Ekimenak erantzun ona izan du Andra Mari ikastolako eta Iñigo Aritza ikastolako gurasoen artean. Horrela, asko izan dira hilean lagun artean mendira joatera animatu diren haur eta gurasoak. "Egun polita pasatzeaz gain harremanak estutzeko aukera ederra da" diote antolatzaileek.Egutegia prestDagoeneko prest dute ikasturte honetako egutegia. Gutxi gorabehera hilean irteera bat egitea aurreikusten dute, gehienetan hilaren bigarren hamabostaldian. Txango gehienak Sakanan bertan edo inguruan eginen dira, "urrutira joan gabe oso toki politak baitauzkagu ezagutzeko" diote: Bargagain, Etxeberri-Gaztelu, Arbizuko Artabakar borda, Atako harana... Baina badira txango bereziak, adibidez, maiatzaren 19an Nerbioiko iturburura joatea aurreikusten dute. Eguraldiak behartuta edo antolakuntzak egoki baderitzo, litekeena da datak edo irteerak aldatzea.