Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako ezker abertzaleak Gudari eguneko mobilizazioan parte hartzera deitu ditu sakandarrak. "Iraila Otsoportillon amildu zituzten euskal gudarien omenaldiarekin hasi genuen eta, bukatu, gure historia modernoan askatasunaren ametsaren bila daramagun bidean, bizia utzi dutenak gogoratuz eginen dugu". Gaur "fusilamenduak, hobi komunak, atxiloketetan, manifestalditan, kartzeletan, kontroletan... hildakoak" izanen dituzte gogoan. Ezker abertzaletik azaldu dutenez, "haien memoria gordetzera behartuta gaude, gure memoria kolektiboaren parte baitira, gure herriaren historia baitira". Haiei egin dakiekeen omenaldirik onena askatasunaren ametsera iristea dela pentsa dute ezker abertzalean. "Falta direnen memoria ez itzaltzeko" eskatzearekin batera, "askatasunean eta justizian oinarritutako Euskal Herri bat eraikitzeko ahaleginetan indarrak biltzeko" deia egin du ere ezker abertzaleak.