Greba orokorra

Guaixe 2012ko irailaren 26a

"Eskubide oinarrizkoenak lapurtu dizkigutelako, greba inoiz baino beharrezkoagoa da". Halaxe uste dute gaurkp greba orokorra deitu duten ELA, LAB, EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuek eta makina bat gizarte eragilek. Gaurko greba orokorra martxoaren 29koaren "segida" izanen da, "ordutik jasan ditugun erasoak biderkatu egin direlako. Inoiz baino arrazoi gehiago dago kalera ateratzeko". Mobilizazioak Piketeak:5:15ean Altsasuko Foru plazan. 8:00etan Irurtzungo plazan. 8:00etan Etxarri Aranazko plazan. Manifestazioak9:30ean Altsasuko Nettotik abiatuta. 10:00etan Irurtzungo plazatik. 10:00etan Etxarri Aranazko plazatik. 12:00etan Iruñean. 17:00etan Altsasun, Sakanako manifestazioa.