Cederna Garalurren estrategiaz

Guaixe 2012ko irailaren 24a

Cederna Garalurren aurtengo batzarrean 3 helburu markatu zenituzten. Zeintzu?Laburki esanda hauek izan ziren. Lehendabizikoa, Elkarteak Nafarroako Mendialdean duen presentziari bultzada ematea eta presentzia hori indartzea; bigarrena, berriz, Nafarroako Mendialdeko erkidegoaren eta eskualdeko erakunde publiko eta pribatuen arteko bitartekaria izatea (Nafarroako Gobernua, enpresaburuen elkarteak, gizarte-helburuak dituzte erakundeak, zentro teknologikoak eta berrikuntza-zentroak) eta hirugarrena Cederna Garalur Elkartearendako estrategia bat diseinatzea, gaur egungo egoerara egokituta egonen den estrategia. Horretan gabiltza buru belarri.Nola gauzatuko dituzue ildo horiek?Lurraldearekiko komunikazioa hobetuz, Nafarroako Mendialdea osatzen duen multzora hurbilduz; eta parte hartzeko bideak zabalduz, Cederna Garalur Elkartearen datozen urteetako jarduera-estrategia berria edo berriak definituko dituzten proposamenak eztabaidatzeko. Eginkizun horretan, Cederna Garalur Elkartearen abiapuntua bere teknikoekiko eta bazkideekiko gardentasuna, argitasuna eta konfiantza izanen da. Eta horien artean ere zuekin sinatu dugun hitzarmena.Bestalde, toki-erakundeei beren proiektuak aipatu beste erakundeei aurkezten lagunduz, beste erakunde batzuendako interesgarriak izan daitezkeen tokiko proiektu berritzaileak aurkeztuz eta bi aldeen artean jarrerak hurbilduz eta uztartuz. Horrela Elkartea Nafarroako Mendialdearen bozeramailea bihurtuz.Gainera, Nafarroako Mendialdean, Cederna Garalur Elkartea da Landa Garapenerako Programa izeneko programa (LGP) kudeatzeko ardura duena. Programa, eskualdeko eta Europako funtsak baliatuta, lurraldean proiektuak finantzatzeko bide nagusia da. LGP programa 2008an onartu zen.Lehentasunak ezarri zituen jarduera-ildoetan, baita proiektuen baremazioa ere, lurraldeko eskualdeetako adierazle demografikoen eta sozioekonomikoen araberakoa. Hala ere, ekonomiaren egoera nabarmen aldatu da orduz geroztik, eta eragin negatiboa (nahiz modu desberdinean) izan du Mendialdeko eskualdeetan.Horrek, gure estrategiak berraztertzera bultzatzen gaitu, baita lehentasunezko jarduera berriak ezartzera ere.Gure helburua eskualdeko garapen-agentzia bakoitzerako lurralde-diagnostiko berri bat lantzea da, parametro sozial, ekonomiko eta demografikoak eguneratzea eta eskualde bakoitzaren egoera ekonomikoaren eta premien mapa egitea. Lurralde-diagnostiko hauek egiteko hainbat bilera izan ditugu orain dela gutxi, eta hilaren bukaeran izanen ditugu lehendabiziko emaitzak, eta horiekin LGAren hurrengo deialdia landuko dugu.Mendialdeko eskualdeetako ordezkari eta eragileekin bilerak egin dituzue. Zein helburuekin?Ezin bestekoa eta gure oinarria da hurbiltasuna eta parte-hartze kolektiboa, gaur egunbizitzen ari garen krisi-egoerari ahaleginak batuz eta sortuko ditugun sinergiei ahalik etaetekinik handiena ateraz aurre egiteko.Datozen hilabete hauetan behin betiko definituko den estrategia lurraldeetan egindako diagnostikoen eta Nafarroako Mendialdean premiak eta eskariak biltzeko elkartearen arduradunak eta udaletako ordezkariak eskualde-mailan egiten ari den emaitza da.Eskualdeko diagnosia sortu eta gero zer? Lan horrek aukera eman digu lurraldearen posizionamendu estrategikoa zehazteko, eta errealitatera egokituko den Elkartearen egitura orientatzeko. Bestalde, lurraldearen beharretara egokituz, gaur egun eskaintzen diren zerbitzuak berrantolatu, eta eskualdeetan dugun presentzia indartuz eta sendotuz.Horien artean ere ikusten dugu, zerbitzuak ahalik eta modu zabalenean eman behar direla, arlo ezberdinak, esaterako, sustatzaileen proiektuak, lehen sektorea, oihan kudeaketa, enpresa zerbitzuak, lan orientazioa, zerbitzu turistikoa, kontutan edukiz lan bakoitzean.