Zinca eta Ortega Beriain bidean azkarrenak

Guaixe 2012ko irailaren 24a

Gizonezkoetan Ionut Zinca (42:06) eta emakumezkoetan Vanesa Ortega (51:25) izan ziren Uharte Arakil-Beriain Km bertikala irabazi zutenak. Larrabieta pilotalekuaren eta Beriaingo ermita arteko 4,8 km-ak eta 1.024 metroko desnibelari aurre egiteko 171 korrikalarik eman zuten izena (16 emakumezko), aurreko edizioan baino 18 parte-hartzaile gehiago. 162k bukatu zuten proba. Irabazleek ez zuten errekorra ontzeko aukera handirik izan, mendi gainean haizeteak zail jarri zielako.  Sakandarrei dagokienez, 34etan azkarrena Ander Unzurrunzaga Iurrebaso etxarriarra izan zen eta horrek beteranoen sailkapenean 2. bukatzea ekarri zion. Uhartearrei dagokienez, aurreneko gizonezkoa Iñaki Martiarena Legarra izan zen eta emakumezkotan, berriz, Maite Beregaña Ibero. Eliteko korrikalariak izan ziren Uharte Arakilen: aurreko 3 edizioak irabazi dituen Didier Zago, Europako txapelketan 3. sailkatua eta Uharten ere 3. sailkatu zena;  Raul Garcia, Munduko igoera bertikaletan txapeldun ordea eta Uharten 2. sailkatua eta Vanesa Ortega, Espainiako lasterketa bertikaletako txapeldun-ordea. Sailkapena1.     Ionut Alin Zinca             Gasteiz     42:0612.    Ander Unzurrunzaga Iurrebaso     Etxarri Aranatz 47:5225.     Iñaki Martiarena Legarra         Uharte Arakil    49:5831.     Jose Javier Maiza Begiristain     Etxarri Aranatz 50:2936.     Gorka Santesteban Eugi         Arakil         51:42     38.     Jose Luis Beraza Lacalle         Uharte Arakil    51:48     41.     Patxi Albeniz Martinez         Uharte Arakil     52:01         42.     Aritz Munarriz Igoa             Etxarri Aranatz 52:14         43.     Jon Arrieta Lujanbio             Uharte Arakil     52:2445.     Angel Arrieta Lujanbio         Uharte Arakil 52:29     59.     Alatz Agirre Untzilla             Arbizu     54:08     65.     Nordin Jdi Baba             Lakuntza     54:4367.     Iñaki Lopez Huarte             Uharte Arakil    54:53     71.     Mikel Berastegi Unzilla         Arbizu     55:09         72.     Juantxo Arregi Asensio         Altsasu     55:18     78.     Carlos     Gerendiain Telletxea         Uharte Arakil     55:41     89.     Egoitz     Aldaz Osinaga         Olatzagutia      56:3991.     Borja Gonzalez Barroso         Altsasu     56:47103.     Jose Antonio Salgado Mangas     Altsasu    58:30     106.     Patxi Rubio Martinez         Uharte Arakil  58:51     114.     Fernando Igoa Berastegi         Etxarri Aranatz 59:47     119.     Luis Flores                 Lakuntza     1:00:45     122.     Javier Gonzalo Etxarri         Uharte Arakil    1:01:21     124.     Mikel Irigoien Merino         Uharte Arakil    1:01:34126.     Jokin Vilariño Horna             Uharte Arakil     1:01:59127.     Florentino Beraza Gastesi         Irañeta      1:02:02129.     Migel Lopez Fernandino         Uharte Arakil     1:02:34     132.     Iban Gonzalez Barroso         Urdiain      1:02:59136.     Iker Flores Galarza             Altsasu     1:04:17140.     Maite Beregaña Ibero         Uharte Arakil     1:05:51     144.     Jorge Martinez Agirre         Altsasu     1:06:41146.     Jose Javier Beregaña Arostegi     Uharte Arakil 1:06:44     150.     Ibai Gorriti Borregero         Uharte Arakil     1:08:37         151.     Sergio Goñi Murgia             Olatzagutia    1:10:02     155.     Arkaitz Baleztena             Lakuntza    1:13:16