Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zen Ardoaren Desafioa. Aspe eta Asegarceko pilotariak 3 partidatan neurtu ziren eta azken bitan sakandarrek jokatu zuten. Jose Javier Zabaleta Juan Martinez de Irujoren bizkarzaina izan zen Iberokoaren itzuleran. Biek bikote sendoa osatu zuten eta Olaizola II.a-Beroizek ezin izan zuten haiekin, 12an utzi zituzten. Jaialdiko azken partidan erabaki zen desafioa zein enpresarendako izanen zen. Joseba Ezkurdiak Alvaro Untorioari 22 eta 19 irabazi zion.