Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afizionatu mailako II. Zaldibia sari nagusia Rural Kutxako Dario Hernandezek irabazi zuen. Bere taldekide Molinarekin batera helmugarako 20 km-ren faltan hanka egin zuten tropeletik eta biak helmugara elkarrekin iritsi ziren. Tropela 2 minutu beranduago iritsi zen. Rural Kutxako Fernandez 8. sailkatu zen. Eta Oñatin podiumaLarunbatean Oñatin jokatutako proban Rural Kutxak afizionatu mailan duen nagusitasuna nabarmen utzi zuen. Angel Benitok irabazi zuen proba. 10 segundoko atzerapenarekin sartu ziren helmugan Dario Hernandez, Ibai Salas eta Antonio Molina 2.a, 3.a eta 7.a.