Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Garapen Agentziak ostegunena, 20:00etan, Etxarri Aranatzen aurkeztuko du bere burua. Gainera, ibarreko diagnosiaren berri emanen du, aurkezpenera bildutakoen ekarpenekin aberastu nahi lukeena. Iker Manterola Matxain agenteak jakinarazi digunez, herriz herri halako aurkezpenak egiten joanen dira. "Udalek eginen dute deialdia eta haien dinamikaren arabera izanen da aurkezpena".