Iruñeko komiki topagunea

Guaixe 2012ko irailaren 28a

Ez dago Nafarroan komikietaz gozatzeko gertaera gehiegirik, baina zorionez eta jada hirugarren urtez jarraian, "Tiza" elkarteak Nafarroako komiki topagunea antolatu du.Iraila osoan zehar Iruñeko ziudadela parkean erakusketa ezberdinak antolatu dira bai eta hitzaldi eta mahai inguruak ere.Azpimarragarrienak Donostiako Santiago Valenzuela , Mauro Entrialgo Gasteiztarra edo ta Juan Gimenez Argentinarra.Beraien lan ezberdinak Ziudadelako eraikuntzetan eskegita daude egun hauetan. Alde batetik ilustrazioak jada bukatuta eta bestetik beraien lan fase ezberdinetan erabilitako horrialdeak. Adibidez pertsonaia bat marrazteko egindako zirriborroak, arkatz lerroz beterik hasi eta gutxinaka forma hartu, kolorez zipristindu, tinta gehitu eta azkenean arte lan txiki bat bihurtzen den lana.Aurretik aipatutako hiru egileak beraien lanak jendeak ikusteko erakusketetan izateaz gain, hitzaldi eta mahai inguruetara urbildu dira publikoarekin solasean aritu eta beraien esperientziak kontatzeko.Donostiarra, Espainako komiki sari nazionala irabazi berri du bere "Las aventuras del Capitan Torrezno" komiki sagaren azkeneko atalarekin.  Bere pertsonaiaren horrialde ezberdinak (zaharrak eta bai oraindik argitaratu gabeak ere) utzi ditu erakusketan gendeak miresteko. Hasiera batean fanzineetan hasi zen argitaratzen eta gutxinaka profesional bihurtzen zen einean, 7 liburu argitaratzea lortu du saga oraindik luze iraungo duela ematen duelarik. Gertu bere zortzigarrena ere argitaratuko duela zihur gaude naiz eta oraindik data jakin ez.Gasteizko Mauro Entrialgo, naiz eta Madrilen bizi, oraindik ere badu bere hasierako proiektuekin harremanik. TMEO aldizkari mitikoan izan zituen bere hasierako lanak argitaratuta eta oraindik ere kolaborazioak egiten ditu noizean behin (adibidez urte hontan TMEO-ren 25. urteurrena delarik berak ere parte hartu du liburuxka berezi batean). El Jueves aldizkari satirikoan, El Vivora, Makoki eta bestelakoetan lan egin ondoren orain batez ere egunkarietan edo ta publizitatean ilustrazioak egiten lanenan diardu bere marrazkiak gero eta ezagunagoak egiten direlarik. Bere lanik ezagunenak "Angel Sefija" edo eta "Herminio Bolaextra" dira. Pertxonai berezia da berez Mauro, Musika talde bat ere badu eta orain dela gutxi  Sahararen inguruko fanzinea ere argitaratu du.Azkenik Juan Gimenez komiki topagunera hurbildutako egilerik internazionalena da.  Naiz eta Argentinan jaio, gaur egun Sitges-en bizi da. Bere lan ezberdinetatik  famatuena Alejandro Jodorowsky gidoilariarekin egindako "La casta de los Betabarones" izeneko zientzia fikziozko lana da. Irailaren 14-ean bere hitzaldian egoteko aukera izan nuen eta bertan bere biziaren laburpen bitxia egin zuen. Bere akatxak humorez hartu zituen, adibidez makinak eta batez ere egazkinak marraztea pertxonen gorputz atalak marraztea baino gustokoagoa duela. Eta anekdota piloa argentinako gendeak duen hitzegiteko modu xelebreaz azaldu zituen. Ordu eta erdi eman genuen ahozabalik berak esandakoa barneratuz.Bere bizian zehar abentura asko biziz eta komikigintzan lan egiteko zuen fedeagatik "Heavy Metal" pelikulan kapitulo bat egin zuen, "As de picas" komiki belikoak landu eta marraztu zituen eta baita ere "el cuarto poder" komikia "La casta de los metabarones" sagaz gain.Espero dugu hurrengo urtean ere Tiza elkarteak laugarren Saioa prestatzea komikizaleok gozatzeko.Jose Luis AsensioMyaku.fanzine@gmail.com www.fanzinemyaku.blogspot.com