Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zabalik dago Mintzakiden izena emateko epea. Euskara ikasi dutenei hizkuntza praktikatzeko aukera ematen die programa horrekMexikana doinuekin eta euskaldunon mundura hurbildu nahi dutenei maitasun adierazpena eginez. Horrelako kanpainarekin animatu nahi dute Mintzakide programan izena ematera. Eta zer da Mintzakide? Euskalduntzen ari direnak eta euskaldun bat talde txikitan bildu eta, astean behin, hizketan aritzen dira, euskaraz. Topagunearen, Euskara Elkarteen Federazioaren (Irurtzungo Aizpea eta Altsasuko Kima euskara taldeak eta Bierrik Fundazioa dira kide) zuzendari Jasone Mendizabalek kanpainaren aurkezpenean adierazi zuen maitasun aitorpen bat egin nahi izan duela federazioak: "Maitasun adierazpen bat, azken hamarkadatan euskaldunon mundura hurbildu eta mundu honetako parte izateko hautua egin duten guztientzako, hautua egiten ari direnentzako. Eta maitasun adierazpen bat, era berean, euskaldunon komunitateko kide izanik, komunitatea handitu etalagun berrientzako bidelagun lana egin duten eta egiten dutenentzako". SakananInformazioa jaso edo parte hartzeko: sakana_mintza@aek.org; 948 468 258 edo Itsasi AEK euskaltegia, Gartzia Ximenez 44, 1. Altsasu.