Martxorako atez ateko hondakin bilketa

Guaixe 2012ko irailaren 27a

Prozesu parte hartzaile bat martxan jarriko da guztia zehazteko. Konposta sortzea hondakinak murrizteko neurrietako bat izanen da Sakanako Mankomunitateko batzarrak asteartean atez ateko hondakin bilketa jartzeko prozesua hastea erabaki zuen. Sei hilabeteko epea izanen da hemendik aurrera bilketa eredu berriaren inguruko zehaztasun guztiak argitzeko. Udalek, kontzejuek eta herritarrek egindako ekarpenekin aberastuko da egitasmoa. Hori bideratzeko lan talde bat sortuko da. Asteartean ere atez ateko hondakin bilketaren finantziazio txostena onartu zen. Astearteko bozketan Arakilgo Udaleko ordezkaria abstenitu egin zen. Egitasmoaren mamiarekin ados egonda eta interesgarria iritzita ere, tratamenduari eta hainbat gairen inguruko zalantza asko zeudenez eta informazio gehiago behar zuenez abstenitzea erabaki zuen. Bestalde, Nafarroako Gobernuak ez dio aparteko arazorik jarri egitasmoari. Sakanan gaika bildutako hondakinak. 2007-2011Sakana                                  2007           2008             2009           2010          2011Autokonposta                             0            9.362          23.948        36.358      50.945Organikoa                                   0                  0                   0                  0              0Papera/kartoia guztira   1.175.180    1.204.360    1.127.020    1.071.070    976.500             Edukiontzitan       795.610       792.560       728.880       709.970    660.900                 Merkataritzan       379.570       411.800       398.140       361.100    315.600Ontzi arinak                      245.880       272.530       287.460       294.680    298.420Beira                                 644.737       590.278       610.794       683.291    587.446Bereziak                           264.981       262.900       244.250       234.789     254.993    Tamaina handikoak       206.840      166.351       154.234       141.087     136.646    RAEE                              15.980        52.750         50.196         50.513        65.824    Olioa                               30.454        37.237         31.612         36.439        34.846    Berezik, arriskutsuak      11.709          6.562            8.208          6.759          8.676Gaikako bilketa guztira    2.330.778    2.330.068    2.269.524    2.283.830    2.108.359Nahasita jasotako "zaborra"    7.162.400    7.163.000    7.082.080    6.944.920    6.737.520Hondakinak  guztira              9.493.178    9.502.440    9.375.552    9.265.108    8.896.824Gaikako kudeaketa                 % 24,55    % 24,62        %24,46        % 25,04        %24,27* Arbizuko zabortegira isuritako hondakinak ez daude kontenplatutaZergatik?Aurreko legegintzaldian, 2010ean, hondakinen bilketako emaitzak hobetzeko eta Europako legedira egokitzeko hausnarketa hasi zuen Sakanako Mankomunitateak. Izan ere, 2014rako hondakindegiak itxi egin beharko dira eta 2020rako birziklatu daitekeen materialik ezin izanen da erraustu, beraz, gehiago birziklatu beharko da. Horiek kontuan izanik, 2010eko abenduan Nafarroako Gobernuak Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan Integratua (NHKPI) onartu zuen. Agiri horretan jasotako helburuen artean dago herrialdean materia organikoaren bilketa ezartzea eta %50 gaika biltzea. Gaikako bilketa horretan material inpropioak gehienez %10 izan behar du. Sakanako Mankomunitateak, beraz, legedira egokitzeko neurriak hartu behar ditu. Are gehiago, ahalegin asko egin ondoren, materia organikoaren bilketa urtetan %24 inguruan mantendu denean. Europatik ezarritako mugatik urrun dago gure birziklatze tasa. Helburua %80ko birziklatze tasara iristea izanen da. Eredu berriaMank-ek bideragarritasun ikerketa onartu du eta han hondakin bilketa eredu berriari atez atekoa deitzen zaio. Baina atez ateko bilketa eta auto-konposta oinarri dituen eredu bat da zehatz esanda. Azken sistema horrek hondakinak etxean edo komunitatean tratatzea ekarriko luke, beraz, haiek bildu eta tratatzeko ez litzateke ordaindu beharko. Proposatutakoaren arabera, 6 hilabetean alda daiteke, Arakil (12), Irañeta (1), Arruazu (2), Ergoiena (7) eta Lizarragabengoan (1) ez litzateke atez ateko bilketarik eginen. Udalerri horietan hondakinak biltzeko guneak jarriko lirateke, 23 guztira. Toki bat hainbat edukiontzirekin, eta herritarrek hango giltza izanen lukete hondakinak dagokion edukiontzian hondakinak botatzeko. Horrekin batera, konpostagailuak (etxekoak edo komunitarioak) banatuko lirateke udalerri horietan. Populazio eskasagatik eta arrazoi ekonomikoengatik aurreikusi da neurri hori. Sakanako gainontzeko herrietan atez ateko bilketa eginen litzateke, auto-konpostarako aukerarekin batera. Gaur egun Mank-ek banatutako 234 konpostagailu daude Sakanan. 50.945 kilo materia organiko konpostatzen dira horrela. Hondakindegira bidaliko balira 4.098,51 euro pagatu beharko luke Mank-ek haiengatik. Etorkizunerako helburua da Sakanan 2.828 konpostgailu izatea (etxekoak edo komunitarioak). Horrela 1.231.384 kilo materia organiko tratatuko lirateke. Horrek zabor horien tratamenduan 99.064,84 euro aurreztea ekarriko du. Bilketa noizMank-ek esku artean duen proposamenaren arabera asteko 7 egunetan bilduko lirateke hondakinak. Astean 3 egunetan jasoko litzateke materia organikoa (astelehen, ostegun eta larunbatetan). Ontziak astean bitan jasoko lirateke (astearte eta ostiraletan). Papera asteazkenetan bilduko litzateke eta errefusa astean behin (igandeetan). Merkataritza, elkarte, industria, azoka eta ospakizunetan sortutako hondakinen bilketekin ere segituko luke Mank-ek. Gure kaleetan geldituko liratekeen edukiontzi bakarrak beira eta olioa jasotzekoak lirateke. Etxeetako hondakinak jasotzeko zintzilikarioak jarri edo kuboak kalera ateratzea, hori hurrengo urte erdian erabakiko da. Bestalde, herri handietan larrialdiko guneak jarriko lirateke. Haiek erabiliko dituzte ordutegiengatik eta bestelako arrazoiengatik atez ateko sistema erabiltzerik ez dutenek. Sistema berria indarrean jartzeko 6 pertsona kontratatuko ditu Sakanako Mankomunitateak. Atez atekoa ezarri ondoren haietako bi lanean jarraituko dute. Horretaz gain, hondakinen zerbitzuko plantilla ere indartu eginen du Mank-ek. Bizpahiru langile kontratatuko ditu. PartzuergoaGarai batean Arbizuko hondakindegira botatzen ziren ibarrean bildutako zaborrak, baina haur egun han industria hondakin ez arriskutsuak besterik ez dute bukatzen. Sakanan bildutako hondakinak tratamendu plantetara bidaltzen dira. Sakanako Mankomunitateak hondakinak biltzeko eskumena du eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren eskumena da haiek tratatzea. Mank partzuergo horretako ordezkariekin harremanetan jarri da, egun dagoen tarifa sistema berrira egokitzeko. Nafarroako Hondakin Partzuergoak materia organikoaren kostuaren tratamenduaren ardura guztia bere gain hartuko du. Mank-ekin laguntza zehatza zehaztea falta da. Auto-konposta inbertsioa egitea eskatzen du, baina gero hondakin batzuk kenduko ditu zirkuitutik. Horrek gainera, beira eta ontziengatik jasotako diru-laguntza handitzeak ekar dezake. Konposta egiteko kalitatezko materia organikoa jasoko da atez atekoarekin. Horregatik, Mank-ek partzuergoari diru-laguntza eskatu zion Arbizuko hondakindegian konpostatzeko planta bat egiteko. 2.000 tonarako (990.000 euroko inbertsioa) eta 5.000 tonarako (1,8 milioi euro) proposamenak egin zizkion. Nafarroako Gobernuak gaur egun dirurik ez du eta partzuegoak Satrustegin kokatu daitekeen kudeatzaile batekin egitea proposatu dio Mank-i, baina ez dago ezer zehaztuta oraindik non tratatuko diren ibarrean sortuko diren 2.000 tonak. AurrekontuaGuztira 1.002.556,49 euro inbertsioa eskatuko dio Mank-i. Bina partzuegoarekin hitz egin ondoren 707.269 euro jarri beharko lituzke. Haietatik 60.000 euro aurtengo aurrekontutik aterako dira. Diruzaintzatik 260.000 euro bideratuko litzateke eta gainontzeko dirua, 387.269,36 euro mailegu bidez lortuko du Manke-kKonparazio ekonomikoaMank-i atez atekoarekin hondakinak biltzea gaur egun baino %27,67 garestiago aterako zaio. Baina tratamenduagatik Nafarroako Hondakinen Partzuergoari ordaindu beharko diona %48,51 merkeago izanen da. Atez atekoa bere osotasunean egungoa baino %20,84 merkeagoa da.                                             Egungo sistema          Atez ateko sistema                Aldea                                         Gastuak    Sarrerak        Gastuak           SarrerakBilketa zerbitzua        -1.040.361,73    0                  -1.514.200,38    0                  -473.838,64Materialen kudeaketa  -542.053,56     311.558,38   -279.111,5      +583.713,14  +535.096,83Kudeaketa etazerbitzuaren balantzea         -1.270.856,91                   -1.209.598,73                  +61.258,18    %58Eduki-ontzi berdean jasotako guztiaren artean hori da materia organikoa. Denetariko hondakinak biltzen dira harekin batera.