Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal emakume rockarien iragana, oraina eta etorkizuna argitara ateratzeko asmoz sortu da Emarock. Argazki erakusketa eta dokumentala maiatzean mustu zituzten Tolosan, eta orain Euskal Herrian barna dabiltza. Egitasmoan zenbait sakandarrek parte hartu dute. Emarock egitasmoak bi helburu nagusi ditu: batetik, euskal rock munduan dabiltzan emakumeak ezagutarazteko, "protagonismoa emateko"; eta bestetik, emakume gehiago bide hori jarraitzera animatzeko, "eszenatokira bultzatzeko". "Emakume gehiago nahi ditugu eszenatokietan!" diote. Saioa Cabañes da egitasmoaren koordinatzailea. 2010ean jarri zen lanean, eta bidean lankide asko aurkitu ditu. Lan taldean egon dira Olatz Aldasoro eta Itxaso Albarrazin etxarriarrak, bat diseinu grafikoan eta bestea bideoaren edizioan. Xabi Unanuak eta Luis Kalandrakak ere ekimenean parte hartu dute. "Emarock elkartea zabala da; denen ekarpena ezinbestekoa izan da" esan digu Saioak. Argazki erakusketa eta dokumentala kalean daude, baina lana ez da bukatu. Herriz herri, elikatzen jarraituko dute, emakume talde eta musikarien berri jasotzen eta zabaltzen.Sakanako musikariakEmakumez osatutako talderik ezagutzen duzu? Eta euskaraz aritzen den emakume abeslaririk? Eta emakume baxujolerik? Sakanan ezaugarri horiek dituzten zenbait talde daude. Horregatik, lekua egin diete Emarock erakusketan eta dokumentaldean. Haien artean daude Hesian taldea eta Zuriñe Hidalgo, Gaur ez taldea eta Jule Goñi eta Kerasy taldea eta Silvia Guillen. www.emarock.comEgitasmoaren web orria elikatzen ari dira.