Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gamesak Sakanan bi lantegi izan zituen. Haize errotetarako palak egiten zituen Fiberblade enpresa zuen Altsasun eta haize erroten oinak egiten dituen Apoyos Metalicos. Aurrena 2010ean itxi zen eta langile gehienak kaleratu zituzten. Beste batzuk taldearen Agoitzeko eta Iruñerriko lantegietan birkokatu zituzten eta horiek dira, hain zuzen, kaleratuak izateko arriskua izan dezaketenak. Hedabideek Olatzagutiko lantegia ere aipatu dute, baina badira 3 bat urte Apoyos Metalicos lantegia Daniel Alonso taldeko Windar Renovables multzokoa dela, Gamesak jabetzaren zati txiki bat du. Olatzagutiko lantegian 80 bat langilek lan egiten dute (enpresa batzordea: 3 ELAk eta bana CCOOk eta LABek).