Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu guztian elizkizun ugari eginen dira santutegian San Migel Goiaingeruaren jaia ospatzeko. Aurten, gainera, San Migel eguna larunbatarekin ospatzen denez jende asko espero dute santutegian. Larunbata goizean 4 meza eginen dira: 9:00etan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, meza nagusia. Azken hori Nafarroako apezpiku ordezkoa den Juan Antonio Aznarezek eskainiko du. 18:00etan eguneko azken meza izanen da. Ohi denez, mezen ondoren, Aralarko aingerua gurtzera emanen da. Historikoki San Migel eguneko biharamunean meza berezia ospatzen zen, hildako San Migelgo Anaitasuneko eta Kofradiko kide eta santutegiko ongile guzien alde. Aurten, igandean, bi meza izango dira: 11:00etan lehena, eta 12:30ean, meza nagusia. Gaudeamus abesbatzak gregoriano meza abestuko du. Eta, meza aurretik, 12:00etan gregoriano abesti sorta bat eskainiko du. 17:00etan aurtengo aurreneko bezpera abestuak eskainiko dituzte.