Auzolana, astebururako hizketa gaia

Guaixe 2012ko irailaren 28a

Gaur hasi eta igandera bitartean II. Auzolan Topaketeta hartuko du Altsasuk. Euskal Herriko hainbat tokitatik etorriko da jendea bere esperientziak kontatzera, baina baita besteen jardunetik ikastera ere. Auzolan Ekimena da antolatzailea eta asteburu honetan ekintza proposamen zehatzak sortze espero du. Topaketen aurkezpenean esan zutenez, "garai zaila bizi dugu, aldaketa sakonak aurreikus daitezke gure bizimoduetan, baina era berean aukera ezin hobea dugu aspalditik desio ditugun molde berriak sortzeko". Horregatik, "herri eta herritar gisa, mendekotasun egoeratik burujabetzarantz bide egitea" proposatzen du Auzolan Ekimenak, norberak "dagozkigun ardurak gure esku hartuz gure beharrak asetzeko herritarrok antolatu eta ekinez". www.auzolan.infoInformazio gehiagorakoJordi Arbizu Antolakuntza taldekoaZer da Auzolan ekimena?Jendarte-ereduaren eraldaketa helburu duen herri-ekimena. Euskal Herriak tokiko burujabetzarako bidea abiatzea dinamizatzen duen lankidetza foro gisa egituratzen da. Auto-antolakuntzan eta autogestioan oinarritutako herri-garapenaren bidez, herritarren oinarrizko beharrak asetzeko erantzunak bilatu eta sustatu nahi ditu.Zer helburu ditu?Hiru. Lehena, gure kulturari eta antolakuntzari buruzko ezagutzak, egun burujabetzarako bidean diren ekimenak eta horien ezagutzak jasotzea eta zabaltzea. Bigarrena, ekimenak eta eragileak saretzea. Ezagutzak partekatzeko, elkarri laguntzeko eta taldean gogoetatzeko. Ikuspegi oso batetik aritzeko. Eta, azkenik, burujabetzarako baliagarriak izan litezkeen tresnak garatzea eta eskaintzea.Zergatik topaketa?Urtebeteko ibilbidean landutakoa eskaini eta hasitako bidean urrats berriak eman nahi dira. Euskal Herriko eragileek nahiz herritarrek; auzo, herri edo eskualde mailako burujabetzan urratsak emateko aukerak sortu nahi dira.EgitarauaIrailak 28a, ostirala. JASO17:30etatik aurrera, antolakuntzari buruzko argibideak, Iortian.18:00etan Auzolanaren Kultura erakusketaren eta TX Txokoaren aurkezpena.18:30ean Topaketen hasiera. Auzolan ekimenaren ibilbidea eta Lan-ildoen aurkezpena. 19:00etan Tokian tokiko garapen esperientziak mahaingurua. Aukerak, zailtasunak eta erronkak. Otxandioko Herri-Ola, Usurbilgo Garapen eta Erresilentzia herri-hitzarmena, Sakantzen, Iruñerria Auzolan, Debagoienako Bagara eta Zeraingo Herria.21:00etan Afaria.22:00etan Afalondo goxoa: euskal kultura eta ipuinak, masajeak, kantuz...Irailaren 29a, larunbata. HAUSNARTU7:30ean Esnatze-on ariketak yoga, masajeak, meditazioa...8:30ean Gosaria9:30ean Mahai-inguruen aurkezpen orokorra, Burunda pilotalekuan.10:00etatik 13:00etara, 6 mahai-inguru.    - Elikadura: : Basherri taldeetako kide den Pedro Alberdi eta Uztaro Kooperatibako Kelo; Etxalde; Aramaioko Baserri Barri; GFA Lurra, Biharko Lurraren Elkartea. Azpiegitura handien aurka sortu diren herri-baratzak (Arantzadi Auzolanean, Uribe Kostako PTPren aurkako mugimendua, Gaintxurizketako Planta Logistikoaren aurkakoa). Gorka Menendez (Hazien Sarea eta Elikadura ereduari buruz) eta Kristiñe (elikadura burujabetza eta osasuna).   - Hezkuntza: Euskal Herrian beste eredu baten alde ari diren ekimenen sarea eratzea izanen da helburuetako bat. Bizi Toki eta Tximeleta izanen dira.   - Energia: tokiko argindar sistemak abiatzeko ildoak. Otxandioko ekimena aurkeztuko da, eta bertan bilduko dira egin asmo diren bertze ekimenak ere.   - Hiritik herrira: egun nagusitzen ari den hiri eredutik herri eredura bide egitea. Auzoen arteko bizikidetza eta elkar-laguntza eta herritarren burujabetza mailan aitzinera egiteko aukera dela ulertuta.   - Osasuna.    - Etxebizitza.  13:00etan Hitz borobila. Guztiok elkartuta, mahai-inguru bakoitzaren ildo nagusien azalpena. 14:00etan Bazkaria.16:00etatik 21:00etara Espazio irekia I (open-space).21:00etan Afaria.22:00etan Solasaldia: Felix Rodrigo Mora, Burujabetasun politikoa eta batzarrea.Irailaren 30a, igandea SORTU8:00etan Esnatze-on ariketak: yoga, masajeak, meditazioa...9:00etan Gosaria.10:00etatik 13:00etara Espazio Irekia II (open space). Ekintza proposamenak.13.00etan Agurrerako hitz borobila.14.00etan Bazkaria.Bazkalondoan, bilketa-garbiketa eta agurrak.