Idiazabal gazta dastatu, Izendapenaren 25. urteurrenean

Guaixe 2012ko urriaren 1a

Gaurtik lastailaren 14ra bitartean Idiazabal Gazta Izendapenaren 25. urteurrena ospatuko da Euskal Herrian. Ospakizunak Sakanan isla izanen du, izan ere, Altsasuko ostalaritzako 9 establezimenduk parte hartuko dute ospakizunetan. Hori dela eta, prestatzen dituzten pintxo edo plateretan Idiazabal gaztarekin egindako jakiak eskainiko dituzte, eta bezeroen artean promozio sarien txartelak banatuko dituzte. Kanpainarekin bat egin duten saltokiak ondokoak dira: Basomutur erretegia eta Urtzi, Xume, Txalaparta, Koxka, Lurrazpi, Biltoki, Gau Txori eta Arakangoa tabernak.Idiazabal Gazta Izendapenaren urteurreneko ospakizunetan parte hartzen ari diren saltokiak zeintzuk diren ezagutzeko mugikorretarako aplikazio bat prestatu dute.