Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu potoloa du ohorezko mailan dabilen Triman Navarra Xotak, bi jardunaldi jokatuko baititu egun gutxitan. Horrela, larunbatean Irurtzungo taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Lugon, Burela taldea 2-3 irabazi eta gero. Azken minutuan lortu zuen garaipen Trimanek, Ximbinhak sartutako golari esker. Hiru puntu baliotsuak motxilan hartuta, Lugotik Murtziarako bidea hartu zuten Imanol Arregiren mutilek, gaur, astelehenarekin, El Pozo talde ahaltsuaren kontra jokatuko baitute. Lau jardunaldi eskas jokatuta, Inter Movistar da liderra, 9 punturekin, El Pozo Murcia puntu berberekin bigarrena delarik. Triman Navarrak hasiera txukuna eman dio denboraldiari eta 6.a da, 6 punturekin. Gaurko partida oso konplikatua da Trimanendako, El Pozok etxean jokatzen duenean ia menderakaitza baita. Baina talde potoloen kontra hazi egiten den taldea dugu Triman. Ea horrela den.