Euskaltel-Euskadi taldeak Pekinerako bidea hartuko du gaur arratsaldean. Urriaren 9tik 13ra bitartean jokatuko den Beijingo Tourrean ariko da talde laranja, denboraldiko azken proban, hain zuzen. Iñaki Isasik talde indartsua eramango du Txinara: Samuel Sanchez, Igor Anton, Mikel Nieve, Gorka Verdugo, Ivan Velasco, Migel Minguez, Mikel Landa eta Pello Bilbao. Helburua lan ona egitea da, World Tour sailkapenerako ahalik eta puntu gehien biltzeko. Hirugarrena PiemontenEuskaltel-Euskadi taldea lan polita egiten ari da denboraldi bukaera honetan. Samuel Sanchez bigarrena izan da Lombardiako Giroan eta Gorka Verdugo ere maila bikaina ematen ari da. Espainiako Itzulian XXXX izan zen eta berriki jokatutako Piemonteko Giroan hirugarrena sailkatu zen etxarriarra. "Sasoi betean dago eta oso gizon inportantea izaten ari da denboraldi bukaera honetan" adierazi du Euskalteleko kirol zuzendari Gorka Gerrikagoitiak. Lau sakandarrek tokia dute talde berrianBadirudi etxarriarrak tokia izango duela hurrengo denboraldiko Euskaltel talde berrian. Egoi Martinezek, Pablo Urtasunek eta Jorge Azanzak kontratua sinatua dute dagoeneko, eta litekeena da Verdugok aurki kontratua sinatzea.