PP atez-atekoaz galdezka

Guaixe 2012ko urriaren 2a

Sakanako Mankomunitateak martxorako hondakinak atez ate biltzeko sistema indarrean jarri nahi du. PPko Ana Beltran parlamentarioak Jose Javier Esparzaren agerraldia eskatu du: "Nafarroako Gobernuak hondakinak biltzeko sistema horren inguruan duen iritzia jakinarazteko". Esparza Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilaria da eta, gainera, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko presidentea ere bada. Popularrek, bestalde, Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralean jaso zen erraustegi egitasmoaren inguruan ere galdetu dute.